Eibar Rugbyk Majadahondaren aurka jokatu du domeka honetan 13h-etan Madrilgo Mahadaondaren zelaian. Bigarren faseko bigarren partida izanik eta final erdietarako postua ziurtaturik duenez, euren helburua jokoaz disfrutatzea eta maila honetan esperientzia gehitzea izan da.
Nahiz eta armaginekin bazekiten aurkari gogorrak zituztela aurretik, dena emateko gogoarekin irten dira zelaira. Partida hasi eta minutu batzuetara Majadahondak aurrea hartu du entsegu batekin. Ha ere, eibartarrek gogor erantzun dute beste entsegu bat lortuz. Ondoren madrildarrek jokoa sendotu dute eta eibartarren akatsak aprobetxatuz markagailuan hartzea lortu dute.
Bigarren zatian Eibar indar gehiagorekin sartu da, lehian jarraitu nahian. Hala ere, ezin izan dute partida irabazi. Margailua 53-17 geratu da Majadahondaren alde.
Eibartarrek Sevillan jokatuko dute datorren asteburuan. Hau izango da final erdien aurreko azkenengo partida.