Kategoria: Bestelako berriak

Eibar rugby taldeko neskek zapatu honetan, 16h-tan Unben, jokatu zuten euren Euskal Ligako lehenengo jardunaldia.

Eibartarrek gogotsu ekin zioten partidari, nahiz eta jende berri asko eta jokalari gazteak izan. Bizitzako lehenengo partida jokatzeko irrikitan zeuden denak.

Lehenengo zatian Bera Bera gogotsu hasi zen, euren jokoa erakutsiz. Hala ere, eibartarrek ez zuten amore eman. Lehenengo zatian Bera Berak lau entsegu lortu zituen.
Bigarren zatian, Eibarrek erritmoa aldatu zuten, baloiaren jabe eginaz.
Partida 19-26 bukatu zen, Bera Beraren alde.

Nahiz ta Eibarrek esperientziadun jokalari gutxi batzuk izan zelaian, taldearen gaztetasuna igarri zen. Eibarko jokalari gazte hauek lan asko dute aurretik, baina urte batzuen ostean harrobiko jokalari hauek maila lortu ahal izango dute goreneko mailan jokatzeko.

SEGI HORRELA LANEAN NESKAK!!

? Fernando Oregi!

Azken albisteak