Zapatu honetan, irailak 4, Eibarrek Baionararte bidaiatu du Baionako jokalariekin batera entrenamendu bat egin eta ondoren lagunarteko partida bat jokatzeko.
Topaketa 17:30etan hasten zen, bi taldeek aste batzuk daramatzate denboraldi aurreko prestakuntzarekin eta denbora gutxi geratzen zaie ligarekin hasteko. Eibar urriak 9an eta Baiona iraila erdialdean.
Lehenengo minutuetan, Baionako entrenatzaileak zuzenduta, beroketa eta tokata dinamika desberdinak egin zituzten. Poliki poliki intentsitatea eta plakaje nibela igotzen joan ziren, partidu batekin amaituz.
Topaketaren helburua, udarako geldialdiaren ondoren lehenengo kontaktu bat izatea zen. Eta baita, talde desberdinekin entrenatu eta modu desberdinetan jokatzea, hau da, errugbiaren anistazuna ezagutzea.
ASB Baiona eskertu nahi dugu zapatu arratsaldeagatik, talde eibartarra hartu eta iparraldeko errugbiarekin kontaktua izaten usteagatik.