Kategoria: Bestelako berriak

Eibar Rugbyk, lehenengo mailan nazionalean jokatzen duen lehen urtean, TOP 4an sartzea lortu du Iberdrola Ligan, 3.postua eskuratuz.

Eibartarren estreinaldiko denboraldi bikaina izan dute, partida guztietan borrokatuz eta final bat bezala jokatuz. Oraingo hontan 4. postuagatik CRATen aurka, lehia zuzena postu horregatik borrokatuz.

Topaketa domeka honetan izan da 12:00h-tan Unben. Partida intentsua eta oso entretenigarria. Nahiz ta eibartarrak puntu gehiagorekin hasten ziren (CRATek bonusarekin irabaztea behar zuen Eibarri postua kentzeko), ez zioten lehiatzeari utzi. Eta horrela erakutsi zuten, markagailuan aurrea hartuta, eta ondoren CRATek berdinduduta. 17-10ekin amaitu zen partida intentsu eta lehiatua, eibartarrren alde.

Eibar hurrengo hilebeteetan jokatuko duten final erdietan pentsatzen ari da jada.

AUPA EIBAR! ZORIONAK!

Azken albisteak