Kategoria: Bestelako berriak

Euskal Ligako jardunaldia izan zuten zapatuan 15h-tan Durangon.
Errugbi Xeko modalitatean jokatu zuten, 20 minutuko hiru zati jokatuaz.

Partida osoan oso parekatuta egon ziren bi taldeak, puntu gutxiren diferentzian baina partidaren gehiengo zatian Eibar aurretik zijoan.

Nahiz eta azken minutuetan durangarrek entsegua lortu, eibartarrak izan ziren garaile 27-36ekin markagailuan.

Bi taldeetako jokalariek jardunaldi bikaina igaro zuten.

Zorionak neskak!

Azken albisteak