Kategoria: Akademia ERT, Bestelako berriak

Eibar Rugby eta Mutriku-Rugby taldea elkartu egingo dira, klubetatik haratago doan proiektu sendo bat osatzeko helburuarekin:”Asmoa zerbait handia sortzea da, debabarrenean elkarrekin lan egingo duten klub-sare bat osatzea, pausu hau bide luze baten hasiera da soilik” , esan digu Gaston Ibarburuk, Eibar rugby Klubeko kirol-zuzendariak.

Aurten elkarrekin jokatuko dute 18 azpiko, 12 azpiko eta 10 azpiko kategorietan, baina gure helburua eskualdean errugbia haztea eta sustatzea da:Paulo Coutok, elkartze horren kudeatzaileetako batek, dioenez, “eskualdeko haur eta gazte guztiei kirol hori eta haren balioak ezagutu eta praktikatzeko aukera ematea da helburua eta errugbia eskualdeko kirol erreferente bihurtzea”.

Alex Barrenetxea, Mutriku Rugby taldeko lehendakaria, izan da proiektu honetan gehien sinistu duen pertsonetako bat:
“Helburua, deba barrenean errugbia gehiago ezagutaraztea da. Hedatzeko lan handia dugu egiteko; ilusio handia dugu, eta uste dugu oso aberasgarria izango dela denontzako”.

Energia positibo guzti honekin sortzen da bi kluben arteko elkarlan hau, etorkizunera begira egindako apustu handia.

Azken albisteak