Kategoria: Senior Neskak, Senior Neskak Kronikak

Eibar Rugby Taldeko neskek gogor eta sentsazio onarekin hasi dute denboraldia. Udan egindako aurre denboraldiaren emaitzak argi ikusi dira nesken lehenengo partidan.

Zapatuan 15:00etan Tarazonako zelaian jokatu den triangularrean hartu du parte Eibar Rugby taldeak. Eibartarrek, Tarazonako eta Fenix de Zaragozako neskekin batera osatu dute hirukoa.

Partida bakoitzak 30 minutu iraun ditu, Eibartarren lehenengo aurkaria Fenix taldea izanik. Bertan nabarmen nagusitu dira jokoa eramaten jakinaz eta lasaitasuna mantenduz.
Bigarren partida, Tarazona taldearen aurka izan da eta honetan ere, Eibartarrak nagusi izan dira lan eta joko ona erakutsiz.

Eskertzen dugu Tarazonaren gonbidapena eta euren partetik jasotako gertutasuna: mila esker guztiagatik!

Eibartarren irabazteko grinak eta ikasten eta hobetzen jarraitzeko gogoak, hastear dagoen denboraldi honetan duten helburua lortzera bultzatzen ditu, lehen postua lortzea. Horretarako ezinbestekoa da urtean zehar gogor entrenatzen eta taktika hobekuntzak praktikatzen jarraitzea. Zorte on neskak!!

Azken albisteak