Kategoria: Bestelako berriak

Eibar Rugbyk hainbeste itxaroten ari ziren 2.jardunaldia jokatu du Majadahondaren aurka, bi aldiz atzeratua izan ondoren, filomena eta covid kasuegatik.

Konfinatuta egon izanak eragina izan du taldearen
egoera fisikoan. Hala ere, borrokatua izan den partidan madrildarrak garaipenarekin egitea lortu dute 0-21 lortuz markagailuan.

Bi taldeetan jokalari asko falta ziren Espainiako Selekzioarekin kontzentratuta egoteagatik. Lehenengo zatian, bi taldeek erritmoa markatzen zuten, bi taldeen defentsa ona nabarmenduz. Akats bat egiteak aukera on bat eskaintzea suposatzen zuen aurkako taldearentzat, eta horrela izan da. Eibarrek akats batzuk egin ditu eta aurkariek 14 puntu lortu dituzte hauek aprobetxatuta.

Bigarren zatian, erritmo berak jarraitzen zuen, Eibar eraso askorekin, baña madrildarren defentsa onak aurrera egitea zail jartzen zuen. Eibarko bajetara partida hasi eta bereala beste bi batu dira. Hala ere eibartarrek kontaktu askoko 80 minutu iraun dituzte. Bigarren zatia hasi eta minutu gutxitara madrildarrek beste entsegu bat lortu dute, Eibar aukera barik utziaz.

Partida gogorra baina oso borrokatua. Etxeko jokalariak indartzeko lanean jarraitzea besterik ez zaigu geratzen. Hurrengo jardunaldia martxoak 7an izango da madrilgo Sanse taldearen aurka, 12h-tan Unben.
AUPA EIBAR!!

Azken albisteak