Kategoria: Bestelako berriak

Eibar errugbia gero eta gehiago ari da garatzen profesionalki. Emaitza gure jokalariek selekzioetan egiten dituzten deialdien kopurua da.

Leon-go kontzentraziorako jokalarien zerrenda ezagutzera eman duen Espainiako selekzioan, Eibar errugbia da ordezkari gehien dituen taldea, beteranoak: Amaia Erbiana, Anne Fernandez de Corres, Uri Barrutieta eta estreinaldi gisa Aleu Cid. Kontzentrazio horretan New Zealand-era sailkatzeko prestatzen egongo dira.

Bestalde, duela bi aste Euskadiko Selekzioak CESA Seven irabazi zuen. Lehen aldia da Euskadik txapelketa Nazional hau irabazten duela. Lau eibartar zeuden deialdian: Amaiur Mayo, Asmae Ourdi, Lucia Moya eta Jone Agirrezabal. Eta azken orduko bajak Nerea Garcia eta Aleu Cid.

Eibar errugbiak errendimendu handiko erdigunea izateko helburuarekin jarraitzen du. Emaitza hauekin bide onetik doa.

Azken albisteak