Domeka honetan, goizeko hamaiketan, hiru asteko paroiaren ostean, Avia Eibar Rugby taldearen bigarrengo taldeak ligaren lehenengo zatiko azken-aurreko partidua jokatu zuen Urgozo rugby taldearen aurka.
Jokatutako azkenengo partiduetan bezala, eibartarrak jokalari gutxirekin joan ziren, eta hamalau jokalarirekin hasi zuten partida. Urgozoko jokalariek asko hobetu zuten haren jokoa pasadan urtekoarekin konparatuz eta hori partiduan antzeman zen.
Lehenengo denboran Eibarko jokalariak ez ziren ondo antolatu erasoan, ezta defentsan ere: batez ere, plakajeetan. Bigarrengo zatian Unamuno entrenatzailearen argibideak jarraituz taldeak antolakuntza hobetu zuten, eta erasoan min egiten hasi ziren, baina ez ziren izan kapaz probetxua ateratzeko jokaldiei, entsegurik gabe geratuz.
Azkenengo emaitza 44-0 izan zen Urgozo rugby taldearen alde.
Hurrengo astean, zapatuan arratsaldeko lauretan eibartarrek Gaztediren aurka jokatuko dute Unben ligako lehenengo zatiko azkenengo partidua.