Kategoria: Senior Neskak, Senior Neskak Kronikak

Urriaren 8an, Avia Eibar Rugby Neska taldeak bigarren partida jokatu zuen La Únicaren kontra, UPNA zelaian. Gure neskak partida gogorra izan zuten, astean zehar landutako teknikak praktiketan jarri zituzten, hala ere, kontrakarien teknika onak partida galtzea eragin zuen, eta esfortzuan egindako akatsak konpontzeko gogoekin joan ziren.

Partida hasita, lehengo denboran, eibartarrak defentsan haritu ziren, aurrelari eta linearekin jolastuz. Ahalegin askoz kontrakarien lehengo entseguak heldu ziren. Gure neskak aurpegia jeitsi ordez, gehiagoziren animoak eta entsegu bat lortzeko ahaleginak. Partidan zehar, gure jokalari batek, Kaiane Vedones, kanporatuaç izan zen, sarrera arriskutsua egin ostean. Bigarren denboran izan zuen sartzeko aukera.

Gure neskak asko borrokatu zuten eta hainbat aldiz heldu ziren entsegu lerrora, baina, egindako akatsak eta balon galtzeak ez zuten entsegua egitera heldu. La Úanicak 3 entsegu lortu zuten lehengo denbora bukatuta.

Bigarren denboran, ahalegin askoren ondorioz, eibartarrak entsegu bat egitea lortu zuen, Ilvy Martinezen eskutik. Partida amaitzear zegoen La Unicaren beste entseguak eginda, eta emaitza finala 75-5 izan da. Aipatzekoak izan da, La Únicaren hirugarren denbora, bete beterik itzuli ziren gure neskak!!

Laburbilduz, partida emaitzan galdu arren, jarrera aldetik irabazi egin zuten, indar handia eta esfortzua nabarmenduz.

ZORIONAK NESKAK!

Azken albisteak