Kategoria: Bestelako berriak, Eskola ERT

Larunbat honetan, hilak 10, CÔTE BASQUE izeneko topaketa ospatu da Senperen (Lapurdi).  Bertan Gipuzkoa eta Iparraldeko sub-14 selekzioak (mutilak) eta Giouzkoa, Nafarroa eta Iparraldeko sub-15 selekzioak (neskak) parte hartu dute.

Gipuzkoako nesken selekzioan Avia-Eibar R.T.-ko 3 ordezkari aritu dira. Carolina Ribeiro  eta Marí Sambu jokalariak, eta Cristina Gutín entrenatzailea. Mutilen selekzioan Pello Diez jokalariak hartu du parte.

Egunari hasiera emateko, jokalari guztiek batera entrenamendu bat burutu zuten.  Entrenamendu teknikoa egiteko asmoa bazen ere, aurreko egunetako euriak  zelaian sortutako lokatzak zaildu egiten zuen horrelakoa egitea, eta beroketa izaera handiagoa zuen  entrenamendua egin zen azkenean.

Entrenamenduaren ostean, hainbat partida jokatu zuten nesken selekzioek, eta 3 denborako partida egin zen mutilen artean.

Eguna amaitzeko, partaide guztiok elkartu ziren Ibarrun herriko jatetxe batean egindako bazkarian.

.

Azken albisteak