Kategoria: Senior Mutilak A, Senior Mutilak A Kronikak

Igandean, 12:00-tan Universidade de Vigo taldearekin neurtu zituzten indarrak Eibartarrek,

partida parekatua izan zen arren Avia Eibar Rugby Taldea gainetik mantendu zen markagailuan ia partida osoan zehar. Vigoko taldeak gogotsu ekin zion lehenengo minutuetan eta ondorioz 7-0 -koa lortu zuen. Hortik aurrera gure mutilak baloiaren pozezioa mantenduz, lanari ekin zioten eta lehenego zatia 7-22 amaitu zen markagailuan.

Vigon jokatu zuen taldea

Bai meletan bai alboko sakeetan ere, nagusi izan zen Gastonen hamabostekoa, baina honek ez zuen partida bideratuta utzi, ezta gutxiago ere. Avia Eibarrek, Vigoren hogeita bi barruan erasoan zegoela eta ez usteko lapurketa baten ondorioz, kontrako entsegua jasan zuen. Vigoko taldea ondo estutu zuen Eibartarren bajoia eta 24-27-a jarri zuten markagailuan hamar minuturen faltan. Baina taldeak gogor eutsi zion eta azkenengo etsegu bat ikusteko ere aukera izan genuen. Azkenean emaitza 24-32 koa izan zen Avia Eibar Rugby Taldearen zorionerako.

Azken albisteak