Kategoria: Bestelako berriak

 Eibar eta Arrasateren arteko talde mistoak, AGT-ERTk, Hernani indartsu batekin tupust egiten du 0-42 markagailuan.

Larunbat honetan, AGT- ERTko talde mistoak Unben jokatu zuen 13: 30ean.

Irabazi ez bazuen ere, AGT-ERT partida bakoitzean bilakaera eta hobekuntza erakusten ari zen. Jokatutako partidari dagokionez, defentsan zein erasoan egindako etengabeko akatsek markatutako partida izan zen. Bertan, Hernaniko neskek entseguetarako aprobetxatzen jakin zuten.

Orain sentsazio onak eta aurreko partidetan ikusi den joko ona berreskuratu behar dira. Emaitzak apurka-apurka iritsiko dira!

Azken albisteak