Larunbat arratsaldean eibartarrak Amurriora joan ziren bigarren faseko hirugarren partida jokatzera, Bilboko Unibertsitarioaren aurka.
Partida zaila zen, eibartarrek bi baja izan baitzituzten azken unean eta hamabostekoa egokitu beharra zegoen taldearen hiru laurdenetan.
Hotza eta haizea izan zen nagusi partida osoan. Lehen zatian haizea alde izan zuten armaginek eta markagailuan haien alde jartzea lortu zuten, eta Gradynek hiru zigor kolpe sartu zituen bilbotarren entsegu batengatik. Joko polit ezta orokorrean joko askorik gabe, partida borrokatua eta nahiko trabatua, lehen zatia 5-9 bukatu zen bisitarien aldera.
Bigarren zatian, haizea kontra zuela eutsi behar izan zion Eibar, eta ahalik eta ondoen defendatzen eta jokatzen saiatu zen, baina akats askok metroak galtzea eragiten zioten armaginek jokatu nahi zuten pilota bakoitzari. Etxekoak ere ez ziren oso joko argiarekin aritu, eta aurrelariekin Eibar estutu zuten. Etxekoek entsegu bat gehiago eta bi zigor kolpe gehiago markagailura igoz, Gradynek sartutako beste kolpe batek, azken emaitza 21-12 batean utzi zuten.
Taldearen hausnarketarako deia egiten duen partida da hau, Ferrolen aurkako hurrengo partidak, garrantzi handia hartzen du multzoko lehen postuak ziurtatzeko.
Hasierako XV:
- Caban
- Wally
- Kutxu
- Alex
- Goyo
- Fer
- Doudou
- Franco
- Patxi
- Gradyn
- Kaye
- Graeme
- Markel
- Zain
- Jokin
Jokalari hauek ere minutuak jokatu zituzten:
- Achraf
- Haytham
- Gaston