Atsedenaldia eta gero, eibartarrentzat liga itzulera dator eta ourensen jokatzea tokatzen zaie. Campus ourenseren aurka jokatu beharko dute, etxean oso indartsu dabilen taldea. Galiziarrak etxean beti erraz irabazi izan diete eibartarrei, rugby azkar eta on bat eginez.
Norgehiagoka honi aurre egiteko, Avia Eibar Rugby Taldeak fitxaketa berri bat egin du lehenengo lerroa sendotzeko. Juan Martin Bernabeu argentinarra etorri da 185cm eta 115kg dituen jokalaria, aurrelarien packa sendotzera eta jokoko faseak hobetzera dator. Horretaz gain, Vilches-ek ere ourensen jokatzeko aukera izango du ia bi hilabetez zelaietatik kanpo egon ondoren bere bizkarreko lesioagaitik. Entrenatzaileak oso pozik daude eta norgehiagoka zaila izan arren, galiziatik puntuak etxera ekartzeko esperantza dute.
Eibarrek ez du sekula bertan puntorik lortu. Taldea sendotzea eta ondo funtzionatzea da helburua. Gainera, azkenengo 8 partiduetan lortu gabeko puntu hoiek berreskuratzeko asmoa dute.