Kategoria: Bestelako berriak

Domeka honetan, hilak 31, Majadahondaren aurka jokatuko da Unben, goizeko 12:00etan. Gaur egun, Eibar Rugbyrekin berdinduta dago lehen postuan, nahiz eta partida bat gutxiago jokatu duten.

Domeka honetan, Unbek Liga Iberdrolako beste jardunaldi bat jasoko du, aurreko zapatuan Cocos Sevillaren aurka bizitakoaz gain. Partida hortan eibartarrek aparteko 80 minutu jokatu zituzten, garaipena lortuaz.

Majadahondak urte asko daramatza Iberdrola Ligan, talde oso gogorra eta dinamikoa da. Eibartarrak derrigortuta egongo dira intentsitate berdinarekin jokatzera partidarekin egin daitezen. Eibarrek bi jokalari gutxiago izango ditu, Amaiur Mayo eta Barbara Pla, Almeriako VIIko Kontzentrazioan baitaude.

AUPA EIBAR!

Azken albisteak