Kategoria: Senior Neskak Kronikak, Senior Neskak

Domeka honetan, urriak 30 12:00-etan, Eibar Rugby-k 5. jardunaldia jokatu du (1. jardunaldia oraindik jokatu gabe dago). Oraingoan 2020/2021 denboraldiko garailearen aurka, Cisneros taldea.

Partida markagailuan 17-17 batekin amaitu da, oso berdinduta eta tentsio asko dun partida baten ostean.

Lehenengo zatian, Eibar baloiaren jabe zen eta Cisnerosek, bere aldetik, ez zien aurreratzen uzten eibartarrei. Hala ere, Maika Brust-ek, Eibarko inkorporazio berriak, entsegu markara heltzea lortu zuen, markagailuan aurrea hartuz eibartarren alde. Lehenengo zatia amaitzeko segundu gutxi faltan, madrildarrek aurrea hartu zuten entsegu eta transformazio bat lortuz.

Bigarren zatian, argi zegoen partida ondoen mantenduko zenarentzat izango zela. Baloia denbora osoan aldatzen zen taldez, eta Cisnerosek beste entsegu bat egitea lortu zuen. Hala ere, Eibarrek ez zuen amore eman eta mele indartsu batekin, Joana Murray-ek beste entsegu bat markatu zuen. Ondoren, Aleu Cid-ek ere puntuak lortu zituen armaginen alde.

Partida, batez ere aurrelarientzat, oso fisikoa izan zen. 17-17ko emaitza justu batekin eman zitzaion amaiera jardunaldiari.

ZORIONAK EIBAR!!

Azken albisteak