Kategoria: Senior Mutilak B, Senior Mutilak B Kronikak

Gaur eguerdiko 13:15tan Avia Eibar Rugby B Taldeko mutilek bigarren bueltako lehenengo partida jokatu dute Zornotzako Urgozo RT-ren aurka. Zornotzan jokatutako partida, oso gogorra izan zen eta Urgozo taldeak menperatu zituen fase guztiak. Baina eibartarrek badakite lokatzetan jokatzen, eta gaur Unben lokatz asko zegoen. Jakina, gaur hotza, euria eta lokatza izan dira Unbeko elementu nagusiak.

Lehenengo zatian partida nahiko parekatua hasi da, eta Urgozok bi entsegu lortu ditu Eibarren defentsan pare bat akats eginez.

Bigarren zatian Igor Martinek aldaketa batzuk egin eta jarraibide zehatzak eman ondoren, eta taldeak asko hobetu du. Aurrelariek gehiago jolastu dute, eta hiru-laurdenekoak hanka erabiltzen hasi dira, eta horrela lortu dute Urgozo atzera eramatea, bi entsegu lortuz. Azkenean, Ander Fernandezen hankari esker, markagailua 14-10 batean geratu da.

Hurrengo partida bi asteburu barru izango da Uribealdearen aurka. Ea beste garaipen bat lortzen duten, eta bolada onarekin jarraitu. Entrenamendu gogorrak, emaitzak ekartzen ari dira!

Eibar bai!

Azken albisteak