Kategoria: Senior Mutilak B, Senior Mutilak B Kronikak
Azken igandean, irailak 29, senior bigarren taldeko mutilek denboraldia hasi zuten. Lehen partida honetan Zornotzara joan ziren Urgozoren aurka jokatzeko. Aurten gazte asko igo dira 18 azpiko taldeatik eta pare bat lagun elkartu dira taldera: Mohamed eta Amine
Hori dela eta, eibartarrak oso gogotsu irten dira zelaria, baina Urgozok oso ondo prestatu du denboraldia eta hasieratik hobeak izan dira. Beraz, lehenengo denboran, Urgozo ia beti egon da erasoan, eta armaginak defendatzen. Nahiz ta plakaje ederrak egin, Urgozo aldi askotan zeharkatu du eibarren defentsa lerroa eta entsegu ugari sartu ditu. Atasedenaldian markagailuak 30-7 bat erakusten zuen.
Bigarren zatian, Unamunok emandako jarraibideekin, partida askoz parekatuagoa izan da, Eibarrek jokaldi onak eginda, baina entsegua lortu gabe. Azken minutua arte, ezin izan dute entrsegu bat lortu, eta azkeneko emaitza 56-14-an geratu da.
Lerro hauetatik ongietorria eman nahi diegu jokalari berriei eta 18 azpiko igo direnei, oso ondo jokatu dute eta badakigu joku ederra erakutsiko dutela.
Bultza Eibar!!
Azken albisteak