Emakumezkoen Avia Eibar taldeak zortzigarren jardunaldi jarraian irabazi ditu, Euskal Ligari amaiera emateko partida bakarra geratzen zaie.
Oraingoan Hernaniren aurka lehiatu da, aurkari gogorra. Partida igandean 10:30tan izan da Eibarko Unbe zelaian.
Jardunaldi honetako protagonista nagusia eguraldi txarra izan da eta ez du hobera egin partida osoan zehar. Zelaiaren egoera kaskarrak ere ez du lagundu, ondorioz, jokoa motelagoa izan da.
Lehenengo zatian, Eibartarrak nagusitu dira, lehenengo entsegua 6. Minutuan lortuz, eta ondoren beste 6 entsegu markatuaz. Euri eta haize gogorrak baloiarekin jokatzea zaildu dute, baloia askotan erortzen baitzen.
Bigarren zatiak maila eta egoera berdinean jarraitu du. Jokalari guztiek tentsioa eta intentsitatea mantendu dute. Hernanik gure nesken akatsak aprobetxatu ditu bi entsegu egiteko. Bestalde, eibartarrek ere beste 3 entsegu lortu dituzte euren alde, markagailua 55-12an itxiaz.
Ligaren hasieran jarritako helburuarekin, partida bakoitza final bat da, Avia Eibar Euskal Ligako partida guztiak irabazi dituen talde bakarra da eta tablan lehenengo postuan daude. Honetaz gain, bigarren erronka fitxa kopurua igotzea izanda eta denboraldian zehar jokalari berriak gehituz joan dira (36 federatu fitxa izatera helduz), guztiek debuta egiteko aukera izan dute! Zorionak neskak! Lan ederra!!! ?