Ohorezko A mailararako igoera gero eta zehaztuago dago. Ohorezko B maila honetako 2. jardunaldiaren ondoren, hurrengo finalerdiak zehaztuta gelditu dira. Avia Eibarrek bi jardunaldiak irabazi ditu jarraian eta ondorioz finalerdietan aurkitzen da, bere azkenengo partida domeka honetan, martxoak 24, El Salvadorren aurka izango da, non 1 eta 2. postua lortzeko egingo duten lehia.
Eibartarrek B.U.C Cataluiniari egin dio bisita martxoak 17an, talde indartsu eta dinamikoa. Baina eibartarrek zelaian erakutsitako kontzentrazioari esker, partidari ondo aurre egitea lortu dute.
Eibarrek segituan lortu zituen lehen puntuak eta aurrea hartu zuen markagailuan. Entsegu gehiago jarraian lortu ondoren, Nerea Garcia eta Cristina Guntin, zigortuak izan ziren txartel horiarekin plakaje altuak egitearren. 13 jokalari bakarrik izanik zelaian, gehiago izaten jarraitzea lortu zuten, nahiz eta B.U.C-ek bere lehenengo entsegua lortu zuen jokaldi on batekin.
Bigarren zatian, eibarrek erritmoa mantentzen jarraitzen zuen, ia partida osoan zehar erasoa mantenduz. Entseguak lortzen jarraitzen zuten, partidaren amaierara 15-42rekin helduz markailuan.
Gure zale guztiak eskertu nahi ditugu animatzera etortzeagatik eta baita distantziara ikusten egon direnak ere! Bestalde, B.U.C-en aldetik jasotako tratu ona eskertu nahi dugu.