Kategoria: Senior Mutilak A Kronikak

Aurreko larunbatean, abenduaren 19an arratsaldeko 16:00etan, Gizonezkoen AVIA Eibar Rugby Taldeak Unben jokatu zuen Bizkaia Gernika R.Tren aurka. Ohorezko B mailako 6. jaurdunaldiko partida izan zen.

 

Eibartarrentzan jokaldi gogorra izan zen, hasieratik gernikarrek markagailua haien alde jartzen jakin zuten, lehenengo denbora bukatu zenerako eibartarrak 0-38 galtzen zihoazen eta bigarren atalean, hainbat jokalarik zelaia utzi behar izan zuten lesioen ondorioz, eta, nahiz eta armaginak entsegua lortzekotan baten baino gehiagotan egon ziren, ezinezkoa egin zitzaien partidua aurrera eramatea. Markagailuan 0-74 batekin bukatu zuten lanaldia.

 

Gernikak bere nagusitasuna erakutsi izan bazuen ere, esan beharra dago eibartarrak talde gaztearekin atera zirela zelaira, gazte hauetako batzuk beraien lehen minituak jokatzen ari dira Ohorezko B Mailan. Horregatik Eibarrek gabonetan lan egiten jarraituko du hurrengo partiduetara begira. Deskantsu aste batzuen ondoren, urtea hasteko Galiziara bidaiatu beharko dute mutilek, 2021a Ourenseren aurka jokatzen estreinatzen.

AUPA E.R.T.

Hau izan zen hasierako hamabostekoa:

  1. Haytham El Ayadi 
  2. Ander Gallego 
  3. Franco Maggiolo
  4. Alexander Teruel
  5. Unai Cabanzon
  6. Achraf Chajrane
  7. Ander Fernandez
  8. Doudou Kaling
  9. Francisco Müller
  10. Gradyn Bowd
  11. Jokin Garcia
  12. Gaizka Arrizabalaga
  13. Markel Liaño
  14. Ahmadfekri El Ghabali
  15. Joshua Hodson

Ordezkoak

  1. Gastón Ibarburu 
  2. Gorka Moya 
  3. Mikel Kaye
  4. Ibón Vega
  5. Pablo Jiménez
  6. Zain Ali

 

Azken albisteak