Kategoria: Bestelako berriak

Eibarrek Euskal Liga hasteko astebetera, Cisneros talde madrildarraren aurka lagunarteko partida jokatu zuen larunbatean 15:00etan.

Nahiz eta emaitza onuragarria ez lortu, Eibarrek joko gogorra eta serioa erakutsi zuen. Zenbait akats egin ziren aurkako taldearentzat ezinbestekoak izan zirenak.
Bigarren zatian, markagailua kontra zegoela, armak baikortasunez atera ziren puntuak lortzeko helburuaz, eta horrela, lehen minutuetan bi entsegu egin zituzten jarraian. Hala ere, ez ziren nahikoak izan partida irabazteko.

Taldearen hobekuntza nabarmendu behar da, teknikoa zein fisikoa. Hutsegiteetan seriotasunez lan egitea falta da, Euskal Liga sentsazio onekin hasteko.

Partida amaitu ondoren, Eibar B eta Cisneros B-ren arteko topaketa hasi zen. Kasu honetan Eibar B gailendu zen.
Eskerrak eman nahi dizkiegu Ordizi eta Hernanikoei gurekin jolasten etortzeagatik. Baita Cisnerosekoei Eibarreraino jolasten etortzegatik eta hirugarren denbora dibertigarri bat sortzeagatik.

ZORTE ON NESKAK!!

Azken albisteak