Kategoria: Senior Mutilak A, Senior Mutilak A Kronikak

Urtarrilak 21 Igandea, Unbe, Eibar, 12:30

Avia Eibarren eskutik: MOYA, GALLEGO, ZAMAKOLA, ZABALOY, JIMENEZ, ZAMACOLA, MEABEBASTERRETXEA, MÜLLER, ARRIZABALAGA,

DÍEZ, AMOR, VERGARA, GARCÍA, VILCHES, ARRILLAGA, KALING eta MALABE parte hartu dute.

Campus Universitario Ourenseren eskutik: ARCEO, RODRIGUEZ, HERNANDEZ, RODRIGUEZ, GARCÍA, FAALILI, LALIN, FALLON, ALONSO,

HARVEY, PUGA , RODRIGUEZ, KOTTIER, COMESAÑA , MACLEOD, RODRÍGUEZ , GARCIA, MONREAL, MARTINEZ eta GASCON.

Partidu bikaina ikusi dugu gaur eguerdian Avia Eibar Rugby taldeko zelaian, Orenseko talde gogorra aurren zelarik. Lehenengo minutuak motelak izan dira eta bata bestearen planteamenduak ikusteko erabili dituzte. Lehenego txandan Galiziarrak irabazi zuten beraien etxean eta gaur apostua bere alde bazirudien ere, etxeko taldeak ez dizkio gauzak batere errez jarri. Avia Eibarren defentsa gogorra izan da lehenengo zatian eta erasoan min haundia egin du. Lehenengo entsegua mol baten ondorioz iritsi da, bigarrena ordea hiru laurdenek burututako jokaldia izan da. Bisitariak ere lortu dute entsegu bat lehenengo zatian eta defentsan egindako lana ez da makala izan, baino etxeko taldea lanerako erroparekin irten da zelaira eta bere jokoa nagusitu du, berrogehi minutu igarota 13 – 7 markagailuan.

Bigarren zatian Galiziako taldeak goraka egin du eta Avia Eibarren minuturik eskasenak bizi izan ditugu, Orenseko jokalari azkarrak metro asko irabazi dituzte etxeko taldea gaizki kokatuta arrapatzen zuelako. Hala ere, eibartarrak izan dira puntuak lortzen lehenak, zigor entsegu baten ondorioz.  Hamar minutu beranduago, talde osoaren bultzakadaren ondorioz, hegalean amaitu den Avia Eibarren azken entsegua etorri da. Baina partida ez zegoen oraindik irabazita, azkenengo minutuetan, Galiziako taldeak bi entsegu lortu ditu eta 25 -17 urbildu dira. Tentsio handiko zortzi minutu izan diren arren markagailua ez da aldatu. Botatako izerdia balio dituzten bost puntuak etxean geratu dira zorionez. ZORIONAK E.R.T. !!!!

Azken albisteak