Kategoria: Bestelako berriak

Iparraldeko taldearen azkenengo jardunaldi honetan El Salvadorren aurka jokatu dute gure neskek eta finalerdiak non jokatuko diren definitu da.

AVIA Eibarrek denboraldiko bere lehen porrota jasan du eta ondorioz, datorren astean finalerdia Valentzian jokatuko du, Les Abelles taldearen aurka, Hegoaldeko taldean lehenengo gelditu den taldea.

AVIA Eibarrek ez du partida erraza izan El Salvadorren aurka, nesken kontzentrazio faltak aukera asko galtzea egin die eta aurkariek tarte hauek aprobetxatzen jakin dute.

Lehenengo zatian, aurkariek erritmoa eta jokoa markatu zituzten, lehenengo 12 minutuetan 3 entsegu lortuaz euren alde. Eibar esnatzen hasia zen eta kontra egiten hasi zen, baloiaren kontrola hasieran baino gehiago lortuz. Minutu batzuen ostean eibartarrek lehenengo entsegua lortu zuten, aurrelari indartsuei esker. Lehenengo zatia 17-5en amaitu zen.

Harmailak beteta hasi zen bigarren zatia. Nagusitasuna parekatua zegoen, bi taldeetako defentsen presioak akatsak sortzea egin zuten bi taldeetan.
AVIA Eibarrek beste entsegu bat lortu zuen, Amaiur Mayo-ren jokaldi paregabe baten ondoren. Hala ere, aurkariek beste bi entsegu lortu zituzten, 29-10rekin amaituz markagailuan.

Dudarik gabe partida gogorra eta aurkari gogorrak, non kontzentrazioa beharrezkoa zen partidari aurre egiteko. Non El Salvador gehiago izan zen, bai meleetan eta baita linean ere. Eibartarren defentsa saihesten eta lekuak topatzen jakin zuten.

Eibartarrak datorren domekan 12:00tan Les Abelles, talde valentziarraren aurka lehiatuko dira. ANIMO EIBAR!! ZUEKIN GAUDE!

Azken albisteak