Eibarrek historia egiten jarraitzen du, oraingoan La Unica-ren aurka irabazita, hainbat urtez jarraian Euskal Ligako irabazle izan den taldea.
Jardunaldia Unben, Eibarren, izan zen igandean, urriak 28, 12:00etan. Eibartarrak etengabe hazten diardute, asteak daramatzate prestakuntza fisiko eta mentala lantzen denboraldi honetako partidarik zailenetako baten guztiz prest egoteko.
Inkorporazio berriek, Amy Williams eta Yarnisae Wahitirik, energia eta ilusioa ekarri diete gure taldeko jokalariei.
Eguraldia izan zen partidako protagonistetako bat, tenperatura baxuak eta euria gogotik egin zuen, partidaren hasieran txingorra izatera helduz. Lehenengo zatiaren 40 minutuak tentsioz beterik egon ziren bi taldeen aldetik. Baloi bakoitza metroak irabazteko aukera zen, baina ez zen batere erraza. Bi taldeetako inork ez zituen aurkariak aprobetxatzeko ahal zituen akatsik egiten. Atsedenaldia markailua 0-0ra zegoela heldu zen eta honek ikusmin handia sortu zuen bigarren zatiari begira.
Bigarren zatiari hasiera emanda, Eibartarrak akats gutxiago egiten hasi ziren euren aldeko metroak lortuz, presio konstante baten ondorioz markagailuan aurrera egitea lortu zuten arte. La Unicak ere aurrera jarraitzen zuen baina euren akatsak nabariago egin ziren eta eibartarrak egoera honetaz aprobetxatuz 3 entsegu gehiago lortu zituzten. Partidaren amaieran markagailuak 22-0 markatzen zuen Avia Eibarren alde.
Jardunaldi intentsoa, gogorra eta sinistezina izan zen, gure nesken partida onenetako bat.
Mila esker gure taldea ikustera eta laguntzera gerturatu zineten guztioi. Zuen animorik gabe ez litzatekeen berdina izango. ZORIONAK NESKAK!! JARRAITU HORRELA!!