Kategoria: Bestelako berriak

Avia Eibar taldeko neskek historiako partidarik garrantzitsuena jokatuko dute datorren igandean. Hasieratik helburuak argi izanik, orain arteko jardunaldi guztietan gogor jardun dute partida honetara ondo iritsi ahal izateko eta lortutako guztiagatik Ohorezko B mailan jokatzeko aukera izateko. Ohorezko B maila hau martxoa eta apirilean jokatuko den liga bat da, eta bertako lehen bi garaileek Ohorezko A mailan jokatzeko aukera izango dute, guzti hau denboraldi bakarrean.

Domeka honetan, urtarrilak 20, eguardiko 13etan, lehenengo postuagatik lehiatuko dute Getxo RTren aurka. Talde indartsua da eta aurreko urtean Ohorezko A mailan lehiatu zen.
Eibar, bigarren postuan mantentzen da Euskal Ligan bigarren denboraldiz jarraian, aurreko urtean lehenengo postua galdu baitzuen puntu bakarragatik. Aurten da gure urtea, Avia Eibar lehengo doan Getxorekin berdinduta dago puntuetan. Horregatik, partida hau definitiboa da, partida hau irabazi ezkero, liga irabaztea eta Ohorezko B mailan jokatzea lortuko bai dute.
Jokalariak La Unicaren aurka irabazi zutenetik dabiltza partida hau prestatzen, badakite ez dela erraza izango, baina historia egiteko gai direla uste dute.
Eibarren errugbiak izan duen hazkuntzak nesken kirol nibelak hobera egitea ekarri du eta honek, entrenatzaile eta jarraitzaileak ilusioz betetzea ekarri du, ondorioz denboraldi honetan 35 fitxa izatea lortuz.
Nabarmendu nahi da talde hau eramaten duen talde tekniko guztia emakumezkoa dela. Entrenatzaileek, Cristina Guntin eta Amy Williams, Cristina Cabrejas B taldeko entrenatzaile berriarekin talde teknikoa indartzea lortu dute. Delegatu lanetan eta beti laguntzeko prest Eli Azkune daukagu.

Zuzendaritza eta gure patrozinatzaile den GURIDI, ilusioz beteta daude gure neskak aurrera jarraitzen duten momentu historiko honetan, eta horregatik 55 plazako autobus bat jarriko dute jarraitzaile guztiak domekan gure taldea animatzera etor daitezen.
Autobusean etorri ahal izateko tiketa 2€gatik Guridin erosi ahalko duzue. Irteera Eibarretik (Egogain 11:30h) eta Ermuatik (Bar Paco 11:45h) izango da eta itzulera Getxotik 15h inguruan.
Bidaiari buruzko edozein zalantza izan ezkero, deitu edo idatzi whatsapp bidez hurrengo zenbakira: 627959658

Azken albisteak