Kategoria: Bestelako berriak

Avia Eibarko neskak domeka honetan, Abenduak 13 eguardiko 12etan, estreinatu dira Iberdrola Ligan Cisneros taldearen aurka.

Lehenengo jardunardi honetatik puntu positibo asko atera daitezke, 41-24 galdu izan arren. Markagailuak ez du erakusten egindako esfortzu, borroka eta partiduko gogortasun guztia.

Eibartarrak, denak harrituta utzi dituen entsegu batekin estreinatu dute partida. Minutu batzuen ostean, bertakoek berdintzea lortu dute. Eta jarraian, Eibarren akats batzuetaz aprobetxatuz, beste hainbat entsegu heldu dira aurkan.

Avia Eibarrek ez dio saiatzeari utzi, bigarren zatian protagonismoa eta jokoaren dinamika eskuratuz.

Bere horretan, markailua 41-24 itxi da madrildarren alde. Lehenengo izateko, Eibartarrek partida bikaina egin dute, hala ere, argi dago gauza asko analizatu eta landu behar direla, aurrera begira akats horiek zuzentzen saiatzeko.

ZORIONAK NESKAK!

Azken albisteak