Kategoria: Bestelako berriak

Avia Eibar Rugby taldeko neskek Gernika Rugby Taldearen aurka garaipena lortu dute. Denboraldi honetako hirugarren jardunaldia zapatuan, urriak 20, Gernikako zelaian jokatu da arratsaldeko 17:30etan.

Lehenengo zatian gernikarrak gogor hasi ziren, lehenengo entsegua lortuz. Eibartarrek euren helburua garbi zeukaten eta euren jokoa hobetu zuten, entseguak lortuz euren alde. Lehenengo zatiaren amaieran markagailuan 12-20 zegoen.

Bigarren zatian joko finagoa erakutsi zuten bi taldeen aldetik. Eibartarrak euren sistema jokoa erabiltzen hasi ziren. Partida amaitzeko hamar bat minuturen faltan 19-25 zioazen, baina eibartarren taktika eta joko onari esker azkenengo minutuetan emaitza hobetzea lortu zuten, markagailuan 24-45ekin amaitutzat partida eibartarren alde.

Avia Eibar Rugby Taldeak emaitza onarekin bukatu du hirugarren jardunaldi hau eta euren helburuarekin aurrera jarraitzen dute. Jarraitu horrela neskak!

Azken albisteak