Kategoria: Bestelako berriak

Nesken taldea nagusi izan da Gaztediren kontra jokatutako partida honetan, beharrezko garaipena lortuz eta historia eginez. Izan ere, aldiz aurretik, inoiz lortutako garaipena lortu izanagatik.

Eibartarrek izugarrizko aurrerapena erakutsi zuten, Ohorezko B mailara igotzeko hirugarrengo partida honetan. Jardunaldia, Gamarran, Gasteizen, jokatu zen arratsaldeko 16:30etan.

Gaztedi-ren kontrako aurreko topaketan garaipenerako gogoarekin geratu ziren eibartarrak, atsekabe honek bultzatuta, oraingo honetan, merezi duten markagailua lortzea eragin die.
Partida hasita lehengo 20 minutoak, aldiz, aurretik ezarritako helburuak betetzeko izan ziren. Hauen artean, lehenengo postuagatik lehiatzeko beharrezko lau entsegu egitea eta bestetik, defentsa gogorrarekin jarraitzea. Lehengo zatia, 4 entsegurekin amaitu zen, 3 aldekoak eta 1kontran.

Bigarren zatian, gasteiztarrak erritmoa inposatu eta berdinketa lortu nahi zuten baina zaila egin zitzaien partida euren alde mantentzea, nekeak gainezka egin baitzien. Eibartarrek beste hainbat entsegu egitea lortu zuten,azken emaitza 10-43 izan da.

Eibarrek sekulako esfortzuak egin du garaipena etxeratzeko. Nesken aurrerapena azken hilabete honetan ikusgarria izan da.
ZORIONAK NESKAK!!

Jokalarien zerrenda: Edurne Vidal, Doha Besnlaiman, Maria Ormaetxea, Idoia Jauregi, Elena Mora, Cristina Guntin, Asmae Ourdi, Aleu Cid, Amaiur Mayo, Jone Agirrezabal, Patricia Castañedo, Nuria Magdalena, Oraçao Sambu, Alejandra eta Maitane.

Aldaketak: Naiara Tximeno, Sonia Dominguez, Mireia Areitio, Malen Esparza eta Maite Izquierdo.

Azken albisteak