Kategoria: Senior Mutilak A, Senior Mutilak A Kronikak

Avia Eibar Rugby Taldeak ligako azken aurreko jardunaldia jokatu zuen anoetako miniestadioan, non donostiarren aurka jokatzen zuten.
Edozein derbi bezala, norgehiagoka gogorra eta parekatua izatea espero zen. Horrela izan zen larunbatean arratsaldeko 17:00tan jokatutakoa.

Norgehiagokaren hasieran etxeko taldea nagusi izan zen eta nagusitasun horri esker lehenengo entseguak egitea lortu zituzten, eibartarrak erreakzio gabe zeudelarik. Poliki-poliki eibartarrak partiduan sartzen hasi ziren eta lehenengo puntuak lortu zituzten Gaizkaren entsegu bati esker. Markagailua donostiarren alde zegoen nabarmen eta entsegu askoko norgehiagoka izango zela ikusten zen, bi taldeen erasoak defentsa baino hobeak zirelako.

Bigarren zatian, eibartarrek puntuen beharra zutenez norgehiagokan agintzen hasi ziren eta azkenean beste 3 entsegu egitea lortu zuten, horrela, azkenengo jardunaldirako oso garrantzitsua izango den puntu bat lortu zuten hurrengo astean Unben jokatuko den partidura begira.

Azken albisteak