Kategoria: Senior Mutilak A, Senior Mutilak A Kronikak
AVIA Eibar Rugby Taldeak ezin izan zuen garaipena lortu zapatuan Unben Getxoren kontra.
Azken jaurdunaldietan lortutako emaitza positiboei ezin jarraipena eman jaurdunaldi honetan liderraren kontra. Gaston Ibarbururen mutilek partidu gogorra eta irabazteko zaila izan zuten urteko azken partiduan.
Ateratako hamabostekoa: Haytham El Ayadi, Ander Gallego, Martín Gerez, Kepa Zamakola, Franco Maggiolo, Doudou Kaling, Achraf Chajrane, Tiuete Asi, Jokin García, Facundo Coronel, Markel Liaño, Ion Ander Vergara, JP, Xabier Bengoa, Gaizka Arrizabalaga Aldaketak: Endika Arrillaga, Alex Teruel, Ander Fernandez, Jon Arrizabalaga, Gastón Pilot.
Porrota 12-40koa izan zen. Partida hasiera gogorra izan zen eta baloia nahiz eta bizkaitarren menpe egon eibartarrek defentsa sendo bat erakutsi zuten; azkeneko 20 minutuk; haatik, getxotarrek puntuak lortu zituzten. Eibartarrek baloia gutxi izan arren zutenean honi etekina atare zioten horrela lehen zatia 7-35 amaitu zen. Bigarren zatian baloiaren jabetsa neurtu egin zen baina kasu honetan AVIA Eibar Rugby Taldeko jokalariek ez zioten behar beste etekin atera baina lehen zatian lortutako entsegua berdindu zuten beste bat lortuz. Horrela 12-40 amaituz.
Urteko azken partida honek urteko balantze positibo bat egin daitekeela esan daiteke, nahiz eta porrot ugari eduki helburua lortzeko geroz eta pausu gehiago ematen ari dira. Orain desansatseko garaia heldu da urte berriari begira indarrak eta gogoak lortzeko. Hurrengo norgehiagoka Uribealdearen kontra izango da eta urtea Ondo hasteko garaipenaren bila joango dira Bizkaia aldera.
Urte Berri on! Aupa E.R.T.
Azken albisteak