Aurreko zapatuan, hilaren 28an Eibartarren denboraldiko bigarren jaurdunaldia jokatu zuten Uribealdea, talde bizkaitarraren kontra. Hitzordua arratsaldeko 16:00retan zegoen jarrita Unbeko zelaian.
AVIA Eibar Rugby Taldeak ateratako hamabosta honako hau izan zen: Haytham El Ayadi, Endika Arrillaga, Federico Scarlatto, Alexander Teruel, Franco Maggiolo, Ander Gallego, Ander Fernandez, Patricio Albertario, Francisco Müller, Facundo Coronel, Jokin García, Ion Ander Vergara, Markel Liaño, Xabier Bengoa eta Gaizka Arrizabalaga. Aldaketak: Favio Zúñiga, Doudou Kaling, Achraf Chajrane, Santiago Carrara eta Gastón Pilot.
Eibartarrek denboraldian zehar lortutako lehen garaipena izan da, garaipena landua eta aldi berean gogorra izanik, 4 puntuak lortzeko asko kosta zitzaielako Gastón Ibarbururen mutilei.
AVIA Eibar Rugby Taldea aurretik jarri zen markagailuan Franco Maggiolok lortutako entseguari esker, baina Bizkaitarrek norgehiagokari buelta eman zioten bi entsegurekin markagailua euren alde jarriz. Eibartarrek ez zuten amore eman eta azken minuturarte gogor ekin zioten lanai 13-12 koa ezarriz.
Hurrengo norgehiagoka, datorren asteburuan izango dute, zapatuan Bilbon, Universidad Bilboren kontra. Partidu gogorra espero da, beraz AVIA Eibar Rugby Taldeko mutilek azken partiduan lortutako dinamika positiboa mantentzen saiatuko dira eta bilbotik 4 puntu poltsikoratzeko asmoarekin doaz.
Azken albisteak