Kategoria: Senior Mutilak A, Senior Mutilak A Kronikak
Aurreko asteburuan Eibar Rugby Taldeak etxetik kanpo lortutako lehen garaipena eskuratu zuen Euskadiko hiriburuan, Gasteizen. Partida igandean jokatu zen eguerdiko 11.30 tan. Bi taldeentzat partida garrantzitsua zen, azken postuak lagatzeko asmotan, Gamarrako polikiroldegian zegoen hitzordua jarrita eta Gastón Ibarbururen mutilek ez zuten hutsik egin.
Hamabostekoa honako hau izan zen: Martín Gerez, Endika Arrillaga, Federico Scarlato, Kepa Zamakola, Franco Maggiolo, Freginald África, Doudou Kaling, Tiuete Asi, Francisco Müller, Facundo Coronel, Xabier Bengoa, Ion Ander Vergara, Jon Arrizabalaga, Jokin García eta Gaizka Arrizabalaga Aldaketak: Haytham El Ayadi, Ander Gallego, Alexander Teruel, Achraf Chajrane, Ander Fernandez, Markel Liaño eta Santiago Carrara.
Esan bezala, norgehiagoka eibartarrek bereganatu zuten 10-15 zioen markagailua batekin. Partida hasieratik izan zen gorra eta bi Taldeak irabazteko asmoekin atera ziren zelaira. Lehen puntuak lehen zatiko erdialdean iritsi ziren Doudouk egindako entseguari esker eta Gaizkak transformatutako puntuei esker AVIA Eibar Rugby Taldeko mutilek aurrera pausoa eman zuten partiduan. Lehen zatia amaitu baino lehenago, Gastonen taldeak beste entsegu bat lortu zuen Freginald-ek egindakoa, markagailuan 0-12 batekin amaituz.
Bigarren zatia gogorra sumatzen zen eta horrela izan ere. Hastapenean, gasteiztarrek 3 puntu lortu zuten eta eibartarrei urduritasuna sartu zitzaien baino ez zuten amore eman, hala, beste 3 puntu lortu zuten, AVIAko mutilek. Azken minutuetan gasteiztarrek entsegu bat lortu zuten, azken minuturarte partidua borrokatzen, baina garaipena gipuzkoara etorri zen eibarrera.
AVIA Eibar Rugby Taldeak behar zuen garaipena lortu zuen azken postuetatik pixkat aldentzeko eta dinamika positiboa lortzeko, hurrengo neurketa, San Andrés egunean izango da, zapatuan eguerdiko 15:45 Oviedo talde Astuarraren kontra. Partida gogorra eta polita espero da bi taldeak beheko postuetan daudelako eta asko baitute jokoan.
Aupa ERT!!
Azken albisteak