Aurreko zapatuan Eibar Rugby Taldeak hitzordua jarrita zuen Unbeko zelaian arratsaldeko 16.00 retan talde Asturiarraren kontra; hots, Avileseko talde. Eibartarrak azken partiduan lortutako emaitza positiboei jarraipena emateko asmoz ekin zioten norgehiagokari eta horrela egin zuten Belenos taldea mendean hartuz 26-10 eko emaitzarekin.
Ateratako hamabostekoa honako hau izan zen: Aytham El Ayadi, Doudou Kaling, Federico Scarlato, Franco Maggiolo, Achraf Chajrane, Kepa Zamakola, Tiuete Asi, Ion Ander Vergara, Francisco Müller, Facundo Coronel, Markel Liaño, JP, Gaizka Arrizabalaga, Jon Arrizabalaga eta Santiago Carrara Aldaketak: Markel Liaño, Xabier Bengoa, Gastón Pilot, Endika Arrillaga eta Ander Fernandez
Partida gogorra bezain parekatua izan zen, hasieratik eibartarrak gogor ekin zioten lanari nahiz eta lehen zatian markagailuan behera Joan, bigarren zatian markagailuari buelta eman zioten eta horrela bigarren garaipen jarraian lortu zuten.
Gastón Ibarbururen mutilek asteburu honetan atsedenaldia izango dute, lesionatuta zauzen jokalariak berreskuratzeko aukera izanda.
Aupa e.r.t!!
Azken albisteak