Kategoria: Senior Mutilak A, Senior Mutilak A Kronikak

Avia Eibar Rugby Taldeak, zapatu arratsaldean, 17.00etan Unbeko Polikiroldegian Valladolideko VRAC B taldea jaso zuen. Norgehiagoka denboraldiko azken partidua zen bi taldeentzat eta bien puntuak lortzea beharrezkoa zuten Espainiako bigarren maila mantentzeko.
AVIA Eibar Rugby Taldeak hainbat baja garrantzitsu zuen hiru laurdenean; VRAC B, ostera, lehen taldeko errefortsuak zuten, baldintza hau garrantzitsu izan zen Gaston Ibarburu gidatutako mutilan motibatzeko eta eibarko afizioari garaipena eskaintzeko.
Eta horrela izan zen, partiduaren hasiera AVIA Eibar Rugby Taldearentzat izan zen, delantera lan gogorrarekin eta hiru laurdenen koki politarekin VRAC Bko defentsa indartsua zapuzten saiatu ziren. Baina lehen puntuak hankarekin lortu ziren, Gaizka Arrizabalagaren bitartez. Valladolideko taldes ez zen baloia mantentzeko kapaz eta jokatzeko aukera zuten baloitzean, eibarko taldearen defentsa motibatua eta agresibo batekin egiten zuten topo, horrela eibartarrek baloiaren posesio lortzeko aukera zuten.
Lan asko egin ondoren, Eibartarren lehen entsegua heldu zen, maul baten ostean, markagailuan 10-00 ezarriz. Baina VRAC B-ko mutilek ez zuten amore eman ETA norgehiagokan izan zen akatsetako bat baliatuz, enpatatzea lortu zuten. Atsedenaldira heldu baina lehenago, AVIA Eibar rugby taldeko bi jokalari garrantzitsuk zelaya atzo behar izan zuten lesioengatik: Mauro eta Benjamin, horrela Gaston hiru lauren bat inprobisatzera behartuta zegoen.
Atsedenaldira 10-10 estu batekin heldu ziren, baina AVIA Eibar Rugby Taldeko aperturak, Jakek, taldea aurretik jarri zuen Drop batir esker. VRAC B taldeak segiduan eman zion buelta eta beste entsegu bat lortu zuten, 13-17 irabaziz. Beste lesio batek Eibartarrak behartu zuten aldaketa bat egiten, 20 minuturen faltan. Hala ere, Eibartarrek ez zuten amore eman amaierarte. Markagailua murriztea lortu zuten 16-17 izanik.
Azkenean, VRAC B-k beste entsegu bat lortu zuen, 16-22 azken emaitza izateko, horrela Valladolideko taldeak 4 puntual Puzelara eraman zuten eta klasifikazioan eibarko taldeari aurre hartu.

Azken albisteak