Kategoria: Senior Mutilak A, Senior Mutilak A Kronikak
Txapelketako lehen atsedenaldia eta gero, talde eibartarrak Getxo Rugby A multzoko liderraren aurka ekin zion berriz ligari.
Norgehiagoka larunbata, urriaren 20, Fadurako polikiroldegian jokatu zen arratsaldeko 18:30tan.
Nahiz eta eibartarrak jokalari gutxirekin joan, liderrari aurre egiteko gogoekin irten ziren zelaira eta hasierako minutuetan hori ikusi zen, epaileak hasiera eman eta berehala baloiaren jabetza berreskuratuz eta bere jokoa erakutsiz. Norgehiagoka hasi eta segituan Avia Eibar Rugby Taldearen lehen puntuak iritsi ziren Gaizka Arrizabalagak makiletara botatako zigor kolpe bati esker. Getxok ordea, azkar erreakzionatu eta bere aurrelari indartsuak lanean jarri zituen eibartarrak nekatzeko. Gaston Ibarburuk zuzendutako taldeak getxoztarren erasoei aurre egiten zien, baina atsedenaldia baino lehen bizkaitarrek eibartarren defentsa apurtzea lortu zuten 3entsegu lortuz, 26-6ko markagailua utziz.
Deskantsuan, Gaston bere mutillak animatzen saiatu zen, baina bigarren zatia lehenengoa amaitu zen bezala hasi zen, Getxo erasoan eta Eibar defentsan. Eibartarrak geroz eta nekatuago zeuden horrenbeste lan egin eta gero, eta baloia zutenean hori ongi ikusten zen erabaki txarrak hartuz. Horregaitik Getxok baloia errekuperatzen zuen bakoitzean eibartarrak gogor zigortzen zituen puntuak lortuz. Azken emaitza Getxo Rugby 59- Avia Eibar Rugby 13 utziz. Porrot gogorra eibartarrentzat, gogor entrenatu beharko dute momentu honi buelta emateko. Hurrengo astean valladolideko Salvador b-ren aurka jokatuko dute etxean.
Azken albisteak