Kategoria: Senior Mutilak A

Norgehiagoka udazken hotz arratsalde batean jokatu zen, Unbeko zelaian arratsaldeko 17:00tan.
Nahiz eta eguraldi txarra egin, harmailak beteta zeuden eta errugbi giro paregabea zegoen, non partidu honen aurretik Avia Eibar Rugby Taldearen ‘b’ taldeak jokatu zuen.
Norgehiagoka bisitariak eibartarren 22a mehatsatzen hasi zen, baina eibartarrak piztu eta beraien jokoa egiten hasi zire eta horri esker, Santi Carrarak lehen eta azken entsegua lortu zuen. Valladolideko taldeak ez zuen burua makurtu eta beraien joko ikusgarria egiten jarraitu zuen markagailua berdinduz eta atsedenaldira ados joanez.
Bigarren zatian bi taldeak pareko hasi ziren, baina Kepa Zamakola eibartarren kapitaina kanporatu ondoren, kanpotarrak baloiaren jabetza lortu eta eibartarren zelaian sartu ziren baina etxekoen defentsa onari esker ez zuten punturik lortu. Avia Eibar Rugby Taldeak asko sufritu zuen norgehiagoka irabazteko eta azkenena Gaizka Arrizabalagaren ostiko bati esker markagailuan 10-7 jarri eta horrela iritsi zen partidaren bukaera.

Azken albisteak