Ohorezko B mailako 9.jardunaldia jokatzeko eibartarrak galiziara joan dira, beti zaila izaten den Campus Ourenseren zelaira.
Orain arte eibartarrak beti puntu barik itzuli dira galizierren zelaitik, eta oraingoan gauzak aldatzeko asmoz joan dira.
Norgehiagoka eguerdiko 12tan hasi da eta hasieran galiziarrak gehiago izan dira eta horri esker markagailuan aurreratu dira. Eibartarrak, Jokin Garciaren jokaldi on bati esker defentsa hautsi eta metro asko irabazi ditu, horri esker Pablo Jimenezek entsegua lortu du.
Modu honetan, Avia Eibar Taldeak markagailuan hurbiltzea lortu du eta Ourenseri aurrez aurre egiteko gai direla erakutsi diete. Galiziarrek lan gogorra egin behar izan dute atsedenaldian markagailuan 19-7 baitzegoen.
Bigarren zatian, eibartarrek markagailuari buelta emateko gogoekin irten dira eta taldeko jokaldi on bati esker entsegua lortu dute markagailuko aldea murriztuz.
Baina bertan geratu da eibartarren ahalegina, hortik aurrera galiziarrak partidaren jaun eta jabe izan dira eta eibartarrak kontaktuetan nekatu dituzte. Gañera eibartarrak bi gutxiagorekin jokatu behar izan dute Patxi Muller eta Franco 10 minutu kanporatuak izan direlako, non galiziarrek oso ondo aprobetxatu dituzten minutu hoiek partidua beraien aldera eramateko.
Avia Eibar Rugby Taldeak erasoko bonusa lortzeko asmoarekin jarraitu dute puntu barik ez itzultzeko, baina ezi izan dute helburua lortu.
Azkenean Campus Ourense 50- 19Avia Eibar Rugby Taldea geratu da markagailua.
Azken albisteak