Kategoria: Senior Mutilak B, Senior Mutilak B Kronikak

Irailak 22 Zapatua. Asti,Zarautz. Babyauto Zarautz R.T. 38-19 AVIA Eibar Rugby Taldea. Txapelketako bigarren jardunaldian Babyauto Zarautz R.T. eta Avia Eibar Rugby Taldeak aurpegiak elkar ikusi zituzten Astiko zelaian. Norgeiakoa arratsaldeko lauretan hasi zen, eguzkia protagonista zela eta.

Lehenengo zatia intentsitate handiarekin hasi egin zen, bi taldeek bere jokua egin nahian. Babyauto zarautzek entsegu azkar bat lortzeko gai izan zen. Ustartzea alde zuela, bere jokua imposatu egin zuen eta beste hiru ensayo lortu zituen lehenengo zati honetan. Ustartzean zigor entsegu bi lortu zituzten. AVIA Eibar Rugby Taldeak baloiarekin arriskua sortzen zuen eta azkenian entsegu bat lortu zuen. 17-7 ailegatu zen atsedenaldiara.

Bigarren zatian partiduaren intentsitatea jaitxi egin zen. Babyauto zarautzek beste hiru entsegu lortu zituen, zigor entsegu bat eta hiru laurdenak lortutako bi entsegu. AVIA Eibar Rugby Taldeak bi entsegu lortu zituen bigarren zatiko azken txanpan hiru laurdenei esker.

Norgeiakoaren amaiera 38-19 izan zen etxeko taldearentzat.

Azken albisteak