Kategoria: Senior Mutilak A

Norgehiagoka plentzian jokatu zen 16:00etan,arratsalde eguzkitsu batean.
Lehengo zatia berdindua izan zen. Baina nahiz eta baloiaren jabetza izan, Eibarrek ezin izan zituen erasoak zehaztu. Horren ondorioz atsedenaldira 17-10eko markagailua irudikatzen zen etxeko taldearen alde.
Bigarren zatian, Uribealdeak Eibarren akats bakoitza aprobetxatzen zuen abantaila ateratzeko. Partidua amaitzeko 10minutu geratzen zirenean, markagailua 34-10 zegoen. Hortik aurrera, Eibarrek indarrak atera zituen eta melean sendo landu ondoren bi entsegu lortzen zituen, markagailua 34-22 utziz. Baina amaieran Uribealdeak beste entsegu bat lortu zuen partidua 41-22 amaituz.
Porrot gogorra Eibarrentzat, nahiz eta partiduan sartuta egon denbora guztian zehar, euren akatsak larri ordaindu zituzten. Emaitzak ez du Eibartarren partidua islatzen. Puntu gehiago lortzeko eta partida irabazteko aukera izan zuten baina defentsan akats larregi egin zituzten.

Azken albisteak