Haizeak baldintzatutako partidua jokatu zuten AVIA EIBAR RUGBY sub14 eta IRUÑA RUGBY taldeek igande honetan Unben.
Eibartarrak plantilla osorik zutela irten ziren zelaira, dagoeneko 14 jokalari, Hassnain Ali-ren debutaren ondoren. Modu honetan, Eibarrek Iruña taldeari hainbat jokalari uzti zizkion, orain arte alderantziz egin behar izaten zelarik.
Iruña taldeak indar handiagoarekin ekin zion partiduari hasieran, baina gero eibartarrak esnatu egin ziren eta bere jokua hobetu zuten, nafartarren mailara iritsi arte. Etxekoek ondo moldatu ziren Helena Mora-ren arbitraje zorrotzari. Halaber, asmatu zuten zeharka zetorren haizeari aurre egiterakoan, eta lehengo zatian haizea aurka izan arren, lortutako abantaila mantentzea lortu zuten. Kontaktu gogorrez beteriko partidua izan zen, joku maila oneko uneak eskaini zituena eta gogoz entrenatzen duten jokalarientzako merezitako emaitza izan zuena.
Zelaian talde bezala aritzeko oraindik hobetu egin behar dela ere agerian geratu zen igandean. Halaber, partiduan zehar pazientzia mantetzeko beharra ere ikusi zen, urduri ipintzea eta besteei akatsak aurpegiratzea sahiestuz. Erabat garrantzitsua bait da adiskidetasuna eta guztion arteko harreman on bat lortu ahal izateko.