Kategoria: Senior Neskak, Senior Neskak Kronikak

Eibartarrak ezarritako helburu nagusia lortu du, alde batetik, garaipenak gehitzen jarraitzea eta, bestetik, bere laugarren garaipen jarraitua izatea, gaurkoan Bera Bera taldearen kontra. Partida Unbeko zelaian izan du topaketa, 13:30etan.

Eguraldi ez onaren eta honek bideratutako mugitze zailak eraginda, 14 jokalariekin hasi zuen partida Avía Eibarrek eta azkenik, hainbat baja eta lesiok eraginda 12 jokalariekin amaitu  zuen lehia, aurkariek 15 izanda. Hala ere, neskak beraien joko-taktika onak erakutsiz eta kalifikazioko goi postuetan egoteko nahiak nabarmendu izanak emaitzan islatu da, hala nola, guztizko 13 entsegu egin dira  non 12  aldekoak izanda eta 1 Bera Bera taldearena. Azkenengo emaitza 66-7 izan da.

Zelaia, egindako euri zaparrada dela eta, egoera desegokian aurkitu zen, zailtasun  handiak egon dira lauzoz mugitzeko. Baloia etengabe erortzen zen eta horrez gain, hotz handia egiten zuenez jokalariak, bero mantentzeko,  momenturoko mugimenduetan egin behar izan zuten deskantsatu gabe. Nahiz eta arazo guzti hauek izan, partida bukatzea lortu zen.

Orain, gabonetako atsedena datorrenez, banakako teknika hobetzeko entrenamendua eta mikrofisikoa egingo dituzte;  urtarrilaren 7an indar handiz Gaztediren kontra jokatzeko!

Eskerrik asko Bera Berari bere dedikazio eta ausardiari.
Zorionak!

Azken albisteak