Kategoria: Senior Neskak, Senior Neskak Kronikak

Zapatuan, azaroak 18an, Eibar Rugby Taldeak garaipena lortu zuen Gernikaren aurka jolastuz.

Partida Gernikako zelaian jokatu zen, 16:30etan hasiera emanez.

Partidu garrantzitsua izan da, gure ligako lekukoa zehazteko balio duena eta gainera puntu gehiago irabazteko ahalbidetzen zuelako. Gure neskak horren garrantziaz kontziente izanda partida iraun zuen denboran nabermenduak izan ziren haien teknika eta defentsagatik.

Ilvy baloiarekin. Egilea: Gotzon Zuzaeta

Partida hasita, lehengo zarian, erasotzen hasi ziren eta minutu gutxietara gure aldeko entsegua heldu zen. Partido zaila izan zen, Gernikako neskak jolas oso ona erakutxi zuten. Eibartarrak beste entsegu egin zuen eta gernitarren lehen entseguarekin bukatutzat eman zen lehengo zatia.

Bigarren zatian, erritmoa berdinean ekin zen lehia. Ez ziren entsegu asko egin, hala ere, beste hainbat egin ondoren, 12-29 emaitzarekin amaitutzat eman zen partida.

Eibartarrak defentsan obekuntza asko egin dute eta besteen ahotan daude jada! ZORIONAK NESKAK!

Eta amaitzeko, Ilvyri  eskertu nahi genuke gurekin egindako lana. Guretzat laburra izan da eta espero dugu berriro gurekin bueltan laster eukitea. Ondo izan Ilvy!

Azken albisteak