Kategoria: Bestelako berriak

Avia Eibar Rugby taldeak berriz ere denboraldi honetako bere helburuak zeintzun diren erakutsi du. Eibartarren Euskal Ligako bigarren jardunaldia izanik, UNI Bilbao Rugby taldearen aurka aritu da Eibarko zelaian, domekan, urriak 7an.

Bi taldeak Euskal Ligako lehenengo jardunaldian garaipena lortzetik zetozen. Eibartarrak talde indartxu, azkar eta joku taktiko onarekin irabazteko prest zeuden, izan ere, kontuan hartu behar da denboraldiko partida bakoitza final bat dela eurentzat.

Lehenengo zatian, eibartarrak ziren jokoaren jabe, etengabe erasoa mantenduz. Hasiera eman eta minutu batzutara lehenengo entsegua heldu da Eibarren alde. Jarraian entsegu gehiago lortu dituzte, markailua 46-0an geldituz atsedenaldirako.

Bigarren zatian bi taldeen aldetik joku gehiago egon da, Eibarrek zailtasun une batzuk izan ditu aurkariek lehenengo entsegua lortzeko zeukaten gogoarengatik. Hala ere, Eibarrek entseguak lortzen jarraitu du markagailua 73-0 itxiz.

Avia Eibar Rugby taldeak emaitza ona lortu du, joku eta sentsazio oso onekin. Jarraitu horrela!
Eibartarrek oso ondo jokatu dute.

Azken albisteak