Avia Eibar Rugby Taldeko neskek Kote Olaizola torneoa jokatu zuten zapatu goizean Hernaniko zelaian.
Torneo honen helburua emakumezkoen kirola ikustaraztea izan da. Bertan lau taldek hartu zuten parte, Gorbea, Txindoki, Urbasa eta hauetako talde bakoitza Euskal Ligan jokatzen duten hiru taldek osatzen zuten. Eibartarrek, Durango eta Gaztedirekin batera Gorbea talde bezala jokatu zuten.
Lehenengo partida Urkiola taldearen aurka izan da (Getxo, Gernika eta Bilboko jokalariez osatuta). Gorbeako jokalariek ez zuten jakin zeuzkaten aukerak aprobetxatzen eta partidua Urkiolaren alde amaitu zen. Hala ere, jokalariak euren artean ezagutzeko balio izan zuen.
Bigarren partida Txindokiren aurka jokatu zuten (Bera bera, Ordizi eta Hernani). Gorbeakoak euren jokoa hobetu zuten eta partida berdinduta bukatu zenez, makinen artera jaurtiz erabaki zuten partida, Txindokik garaituz.
Azkenengo partida Urbasaren aurka izan zen (La unica eta Rioja). Nahiz eta Gorbeak jokaldi onak izan zituen Urbasa irten zen garaile.
Sailkapena hurrengoa izan zen: 1)
Urkiola 2) Txindoki 3)Urbasa 4)Gorbea. Errugbiaz gozatzeko egun paregabea izan zen, eguraldiak ere lagundu baitzuen, eta emakumeen kirola bultzatzeko aukera ezin hobea izan zen.