Eibartarrak gogor hasi dira garrantzi handiko 2. fase honetan, Ohorezko Maila Bra igotzeko helburua izanda. Lehen aurkaria Gernika izanez, partida 14:30etan Unben izan da.
Gaztediren aurkako defentsa maila paregabea mantendu beharrarekin zegoen eibarrek, eta horrez gain, atakean taktikak erabiliz joko ona erakutsi behar zuen.
Partida hasita, lehen zatian, neskak defentsan aritu ziren, baloia lortu arte. Zelaiaren egoera ez onak, baloiaren eta jokalarien mugimendu moteltzea egiten zituen. Aurkarien gogortazunari erantsun ona eman ostean lortu zen gure aldeko lehen entsegua. Gernikarrak eskuak altxatu eta haien entsegu bakarra egitea lortu zuten. Naia Lazaga, gernikako jokalariak, eskuineko sorbaldan golpe handiak hartuta, zelaia laga zuen. Eibar rugbyko neskak animo asko bidaltzen diogu!.
Bigarren zatian, tentsio berberarekin jarraitzen zuen partidak. Rugbi jolaz ugari ikusi zen, eta gure aldeko entsegu gehiagorekin bukatutzat eman zen partida, azkenengo emaitza 43-7 izanez. Amair Mayo 15, Jone 10 eta Aleu 8.
Nabargarria da gure senior nesken aurrerapena, konfiantza asko bereganatu dute eta hori da helburuak eta emaitzak lortzeko lehen bidea. Datorren igandean, Unben, La Unikaren kontra jolasten dute 11etan. ZORIONAK NESKAK!