Kategoria: Senior Neskak

Avía Eibar Rugby Neskak  Gaztediren aurka lortutako garaipenarekin, (51-15) bukatutzat eman du denboraldia. Ligako bigarren postua lortuz. Nesken taldea nagusi izan da Gaztediren kontra jokatutako partida honetan. Eibartarrek izugarrizko aurrerapena erakutsi zuten. Jardunaldia Eibarko zelaian, Unben, jokatu zen apirilaren 8an, goizeko 12etan.

Partida hasita, talde biek indartsu hasi ziren, tentsioa nagusi zen eta eibartarren akats baten ondorioz, Gaztedik lehenengo entsegua lortu zuen. Hala ere, jarraian jaso zuten eibartarren erantzuna. Bigarren zatian, erritmo berdinarekin jarraitu zuten. Gasteiztarrek ez zuten amore eman, erritmoa inposatu eta berdinketa lortu nahi zuten.
Eibartarrek beste hainbat entsegu egitea lortu zuten, azken emaitza 51-10 izanda.

Eibarrek maila paregabean bukatu du denboraldia. Udara arte zazpiko txapelketan lehiatuko dira. Ezarritako beste helburuetako bat, hurrengo denboraldian bi talde sortzea denez, jende gehiago erakartzea beharrezkoa da. Hauek lortzeko kaptazio proiektuetan arituko dira, ikustaldi, entrenamendu eta sare sozialen bidez. Gurekin bat egitera animatzen zaituztegu neskak!!!!!! Zuen laguntzarekin ametsak lortuko dira!!
Kontaktua:
672959658
Twiter…
Facebook…
Instagram…

Azken albisteak