Kategoria: Senior Mutilak A, Senior Mutilak A Kronikak

Partidu ez egonkorra igandean ikusitakoa, eibartarrak gogor irten ziren zelaira eta markagailuan aurre hartu zuten baina lehenengo zatiko erdialdean erronka aldapa gora jarri zitzaien Santanderreko taldearen hiru entsegu jarraian jaso ondoren. 28-10 markagailuan, Avia Eibar Rugby taldearen defentsa autsita zirudien, orduan taldeak lanari ekin zion eta atsedenerako 28-24-era urbildu ziren.

Txitxo plaketan. Egilea: Daniel Pedriza

Gipuzkoarrak meletan nagusi ziren eta touchetan metro dexente irabazi zituzten ondo landutako moleri ezker, honetaz aparte Etxeko taldearen zigor kolpe ugariak partidua Avia Eibarren alde jartzea eragin zuen. Bigarren zatian Santanderrrek ezin izan zuen punto gehiago lortu, txartel horiak tarteko, kantabriako taldeak hiru jokalari izan zituen hamar minutuko kanporaketarekin eta bigarren zigor entsegua adierazi zuen epaileak etxeko taldearen kontra. gauzak honela, Avia Eibarrek bere talde jokoa erakutsi zuen eta egoerari buelta eman zion markagailuak erakusten duena baino partidu zailago batean.

Alineazioak:

Santander: Churio, Goljanek, Bellelli, Martinez, Carrasco, Solorzano, Van de Ven, Mercadal, Fuentes, Zaibo, Peña, Alexander, Hills, Alfarano, Dudman, Alvarez, Perez, De Castro, Serb eta ferreras.

Avia Eibar: Moya, Gallego, Ortiz, Kepa, Zabaloy, Kaling, Jimenez, Julen, Müller, Arrizabalaga, Malabe, Diez, Bergara, Garcia, Vilches, Cabanzon, Meabebasterretxea eta Albizu.

Azken albisteak